XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SYLVIE.-A! Nik ez ditiat barnekaldekoak ezagutzen?

HERVÉ.- Ez din biziki iduri.

SYLVIE.- Kondatuko diat ixtorio ttipi bat.

Badakik, ez ez dakik, 3 garrenean hintzen rugbylary argazkien bilduma egiten, hasi nintzelarik xintxoki zuzenbidea ikasten Baionako Unibertsitatean, ixtudianteen arteko harremanak, elgar atxikitzea, zer zozoak!

Hasi nindian mendian ibiltzen.

Ze? Hainbeste leku xoragarri atearen aintzinean eta ez baliatzen, eta nexka batek turista harrituarena egin nahi duelarik beti baduk indigeno autentiko bat fado baten kantatzeko gai.

Joko guzia ukan diat, ez zian hosto bat, harri edo muno tontor bat izenik gabe uzten, haren pedigree konplikatuan nahasten zituan bizpahiru euskalki, eta eskolako historia liburuetan diren ofizio desagertu guziak, atzemaiten genuen harpe guzietan ipuina, edaten genuen sorgietan lamina,

eta mirarien herritik errealitatera itzultzeko ferekatzen zituen bere esku ederrez gaztainez egin xehelak, mendiko behiek, bordek, ihaztorrek ez omen ditek beherekoen usain bera, primaderako euriak ezpelari jalgiarazten zizkion bafada finek ene gidariari areagotzen ziotean so amultsu eta triste hura.

HERVÉ.- Bon ados gaitun orduan.

Diferentzia senditzen duenak kultura...

SYLVIE.- Hago ez diat fini.

Apirilaren aratsalde hartan ezpel estalgien artean, gisu labe zaharra orma gisa, ezagutu nuen zirrarak erakutsi zizkidaan biziak eskaintzen dituen ikaragarriko posibilitateak, urte irreal hartan xorroxtu niuenak.

Aitortu behar diat hire eiheraren itzulikarazteko maisu ezin hobea atzeman nuela, konpetentzia sentsuala bikainak zitian eta orai ere ez ditiat gizon baten biloak hunkitzen (...)